Foro Comunista

¿Quieres reaccionar a este mensaje? Regístrate en el foro con unos pocos clics o inicia sesión para continuar.

    Komunistak gara?

    txegobi
    txegobi
    Gran camarada
    Gran camarada

    Cantidad de envíos : 510
    Reputación : 640
    Fecha de inscripción : 07/12/2010

    Komunistak gara? Empty Komunistak gara?

    Mensaje por txegobi Jue Feb 14, 2013 6:05 pm

    http://topatu.info/komunistak-gara/

    Komunistak gara?
    2013 Otsailak 13

    Formazeutika atalean Estatua eta Iraultza argitaratu dela aprobetxatuz, aurre egin nahi nieke ezker abertzalea sozialista eta ez komunista denaren ideia oportunista darabiltenei. Hala irakurri nuen, orain dela gutxi, Ideien Kontrabandoa atalean eta hura ez zela kasu isolatua jakin nuen.

    Aipatutako Leninen obraren zatirik mamitsuena oportunisten aurreko diskurtsoan artikulatzen da, marxismoaren desitxuratzeaz baliatu direnak euren ideia utopikoak garatu ahal izateko: kapitalismoa heztea eta dominatzea, zein estatu aparatuen burokratizazioaren aurreko pasibotasuna.

    Agian, honetan, eta garai hartan horren agerikoa ez bazen ere, Marxek komunismoaren faseak deiturikoen irakurketa interesatuak du errua: behe fasea eta fase gorena. Sozialismo zientifikoak, kapitalismotik komunismoranzko prozesua irudikatzen du, utopismo guztietatik alde eginez, errealitatearen analisi materialistaren ondorio gisa. Prozesu hau nahi eta nahi ez eman beharrekoa da, kapitalismoaren kontraesanen handitzea aldaketarako baldintzak bizkortuko dituen heinean, bere gain bera suntsituko duen antagonismoa elikatzen duelarik: proletalgoa.

    Proletalgoak klase sozialen kontraesanak suntsitzea du helburu, klaseen desagerpenarekin berarekin emango dena. Horretarako, botererako iraultzaren garaipenarekin, bere lehen betebeharra estatu makinaria zaharra, burgesiaren botere politikoaren hegemonia lortzeko balio izan duena, suntsitzea izango da, eta berri bat eraiki, proletalgoaren diktaduran, demokrazia parte hartzailean, oinarrituko dena, besteak beste.

    Marxen arabera, hemen komunismoaren behe fasea gauzatuko litzateke, medioen kolektibizazioaren oinarrizko premisarekin, zeinak eskubide burgesaren lehen zatiarekin bukatzea duen helburu: pribatizazioa, eta, bere baitan, kapitala eta lanaren arteko kontraesanarekin; edo, bestela esanda, produkzio sozialaren eta jabetza pribatuaren arteko kontraesanarekin. Fase honi, sozialismo izena ezarri izan zaio, eta fase gorenarekin zuzenki lotuta datorkigu. Izan ere, irabazitako demokraziak, estatuaren konfigurazioan ezinbesteko aldaketa ekarriko luke: parlamentarismoaren desagerpena, botere legegile eta betearazlearen fusioa (botere sozial gisa), eta, noski, funtzionarioen hautagarritasuna eta kargu kengarritasuna, hala beharrezkoa balitz, prozesu zikliko baten baitan; denok okupatu beharko ditugu kargu horiek eta ez da horiengatik langile batek kobratzen duena baino gehiago kobratuko. Hauxe burokratizazioa desagertzeko neurria.

    Zentzu honetan, heziketa berri baten, egunerokotasun berri baten eraikuntza emango litzateke, non denok gai izango ginen estatuaren eginkizun sinplifikatuak betetzeko, eta, azkenik, hau, zentzua galduta, lokartuko zen. Honekin batera, eskubide burgesaren bigarren zatia desegingo litzateke: egindako lanaren araberako soldata. Berri batengatik: beharraren araberako ordaina. Komunismoaren fase gorena da hau, komunismoa bera.

    Ikusi bezala (modu garatuan ikusteko aipatutako lana irakurtzea ezinbestekoa da), proletalgoaren eginkizun historikoak eta betebehar sozialak, ezinbestean, komunismoaren bidean kokatzen du, klase arteko kontraesanak gainditze aldera.

    Hau argi izanda, beraz, proletalgoaren estatuaren betikotzeak sozialismoaren oinarri desberdinak ez betetzea suposatuko luke, estatu sozialista berez desegiten den tresna bat izaki, behin klase sozialak desagertuta eta gauzen gaineko kontrola (ez pertsonen gainekoa) egunerokotasunaren eta inertziaren parte bilakatuta.

    Hortaz, nire burua ezker abertzalea sozialista den edo ez esateko gai ikusten ez dudan arren, ondorengoa baiezta dezaket:

    Sozialista bada, komunista da, edo ez da sozialista.

      Fecha y hora actual: Dom Nov 24, 2024 4:37 pm