NAZIOARTEKO LAGUNTZA GORRI KOMITEEN
PROGRAMA PROIEKTUA.
Hainbat errepresio et ihardokitze hamarkadaren ondotik, Europako gobernumolde faxisten iraupenak elkartasun sendimendu eta harreman sakonak hedatzen segitu du. Hauek, molde desberdinetan adierazten dira. Gaur egun, ohartzen gara faxismoaren kontrako elkartasun uholdeak beti irauten duela ; aldiz, ez da gehiago mugimendu hau indartzen, suspertzen eta transmititzen duen erakunderik. Hortarakoz Nazioarteko Laguntza Gorria (NLG) berpiztu behar da !
NAZIOARTEKO LAGUNTZA GORRIAK IBILBIDE HISTORIKOA DU.
1920garren urtetan sortua -3. Nazioartekoak bultzaturik,- pizten ari zen faxistmoari buru egiteko sortua. Clara ZETKIN, alemandarra, Tina MODOTTI italiarra edo Elena STASOVA, errusiarra besteak beste, hain ezagunak diren emazteak, zuzendaritzako partaide izan dira. Nazioarteko laguntza gorria Mugimendu komunistaren historian nahiz nazioarteko antifaxismoan sustraitzen da. . Denbora gutti barne, zapalduei (bereizketa ideologiko edo alderdikeriarik gabe) erakusten duen sustengu politiko, juridiko eta ekonomikoen bitartez azkarki hedatzen da mundu osora.
Espainan, NLG Asturiasetako jazarpenaren medioz garatu da. Alabaina, 1934.urtean, erreakzioak eragindako erreprezioari buru egitea eta erreakzioaren ondorioz izan ziren preso anda askatzea zen helburua.
Gerla denboran, faxismoak eta militante menperatuek Nazioarteko Laguntza Gorria desegin zuten.
1976an, PCE(r)ek bultzaturik lehen berreraikitze entsegua gertatu zen, eta hori, bixtan dena klandestinitatean. Amnistiaren aldeko borrokarekin, (hau, garaian hain erabakigorra zelarik) berpiztuko da ; erreforma faxistaren kontrako partaide gisa hartua da.
Nazioarteko laguntza gorriak « Solidarité » aldizkariaren lehen zenbakia argitaratuko du. Partaidetan anitz jende aurki ditzakegu ; menperatuen lagun eta ahaidez gain, aktoreak, medikuak (gizon ala emazte), erizainak, abokatak eta beste jakintsu eta artista anitz Honek, 1981a arte iraun du. Orduan, poliziak gogorki aritu ziren militanteen kontra eta auziperatuak, presondegiratuak, toturatuak izan ziren eta propaganda material guzia suntsitua izan zen.
Gaurko egoera larrian, ez da iragana larriki begiratu behar Memorio Historikoak utzi digun ondorengoa kontutan izan behar baitugu. Beste erakunde motak sortu dira. Aminsitia, preso politikoen alde lan izugarria eraman dute ; baita torturaren kontra, adierazpen askatasunaren alde, etabar... Erakunde tipiak -baina anitzak– lagun, auzo eta menperatuz osatuak dira-. Sortu diren egoerak anitz baldintzatzen ditu.
Denek, izugarriko lana eramanik ere, tokiko erakunde, erakunde ez oso eta tokiko ingurumen hurbilari egokitua izanik, izugarriko oztopoak emanak izan dituzte.
Talde horiek sakabanaketa, tokikotasunaren elkartasun mugimenduaren lekuko dira. Honekin bukatu behar dugu, elkartasuna hedatzeko gisan.
Ihardokipen antifaxizten partaide osoak gira
.
Ihardokipen antifaxiten partaide osoak gara, erakunde politiko bat – ez bakarrik salaketa egilea baizik eta talde borrokatzailea-. Nazioarteko laguntza gorriak gaur egungo elkartasun taldeak indartu eta finkatu nahi ditu. Eta hori, antolatua izanez segida bat izateko eta menperatuen elkartasun indar guzia ondokoei pasarazteko.
Egun ezinbesteko lana da. Ez gara, azken urte hauetan bezala, den mugimendura mugatuko. Aintzinera joan behar dugu : faxismo eta inperialismo adierazpen molde bortitzen berritzultzerarekin – gure eginbeharrak hori inposatzen digulako.
Nazioarteko Laguntza Gorriaren aldeko komiteak
Països Catalans, Euskal Herria, Galizia, Andaluzia, Madrile eskualdea Léon-Bierzo, Estremadura, Frantses eta Italiar estatuetako komiteak.
Inperialsmoaren kontrako Munduko borrokei, langile klasearen mugimendu iraultzaileari, eskubide eta askatasun demokratikoen defentsa eta berreskuratzeari lotua den Nazioarteko Laguntza Gorria behar dugu.
Ez gara plataforma soil bati mugatzen ahal. Batez ere hau, kanpaina antolakuntzan eta mugiarazte lan soiletan mugatzen bada. Honek gure egiazko helburua galaraziko liguke : erresistentziarekilako elkartasuna garatzea, errepresioaren kontrako borroka antolatzea, Estatuaren terrorismoa eta faxismoa.etengabe salatuz Hortarako gure lehentasuna da antolakuntza sarea osatzea eta sare handi hori azkartzea erreprezioari buru egiteko gaitasuna izan dezan.
Guretzat, kanpainak ez dira helburuak tresnak baizik. Beraz, kanpainen bidez gure proiektua hedatu behar dugu eta gure jarrerak sendotu.
Antolaketa politikoa
Burua atxik dezagun : faxismoaren kontrako preso politikoen alde!
Faxismoaren aurkako erresistentzian partaide izateko, alde humanitarioa bazterrera utzi behar dugu. Alde hau, elkartasun erakunde guziek erabiltzen dute. Jasaten dugun erreprezioaren sustraiak, zergatiak eta bizi dugun zapalkuntza argiki esplikatu behar dugu. Hau Europa guziko gobernumolde faxistaren jokamoldea baita -1936az geroztik, batez ere Espainian gertatzen dena-. Horrez gain, erreprezioa nola garaitu behar dugun azaldu behar dugu.
Errepresioaren kontrako borroka faxismoari buru egiteko borrokan sustraitua da. Errepresioaren kontrako borroka egoera politiko zuzen eta sakonean kokatu behar da. Hau gure lanaren parte bat da. Beraz, oinarrizko aldarikapenen alde izatea eta hauek sustengatzea gure xedeetan da. Eta mugimendu iraultzailearen partaidetasunaren konzientzia izan behar dugu. .
Hain zuzen ere, Nazioarteko Laguntza Gorria beste erakundeen borroka moldeetatik bereizten da. Argiki erraten dugu erreformismoaz kutsatuak diren egin moldeekin ez dugula bat egiten. Hauek mementoko jarrera erakusten dute, ez dira antolatuak, Gobernumoldeen salaketak ezdeusten eta ahultzen dituzte. Mugimenduaren barnean horrelako jarreretaz ohartu behar gara eta jokamolde erreformista horiek desagertarazi behar ditugu.
Orohar, goraki aitortzen dugu Errepresioaren kontrako borrokaren funtsa zinez politikoa dela. Ihardokipenaren partaide garelakoz, presoekilako elkartasuna, Estatuaren salaketa, Faxismo beldurgarriaren kontrako borrokak ez dira, ikusmolde « apolitiko » soil baten bidez, ihardokipenari lotuak gaituen engaiamenduaren ondoan eramaten ahal . Errepresioaren kontrako mugimenduan, beste borroka frente gisa ikusi behar da. Laburbilduz, errepesioaren kontrako borroka, borroka politikoa dela berresten dugu.
Nazioarteko Laguntza Gorriak talde herrikoi guzien antolaketa lana beregain hartu behar du. Honek, faxismoa, gero ta faxistagoak diren estatu « demokratikoak, », menperakuntza eta esplotazioa inposatzeko eta dizidentzia hazia eta kritika baztertzeko erabiltzen dituzten tresnak (legezkoak ala legez kanpokoak); lege babesleak, poliziak, lege egileak (ekonomia eta sozial arlokoak) salatu behar ditu. Nazioarteko Laguntza Gorria populazioaren sektoreen konzientziak iratzartzararazteko bidea izan behar du , sektore hauek gero eta zabalago direlarik, egoera honetan nehor ez baita errepresio arriskutik kanpo.
Hortarako, Nazioarteko Laguntza Gorria sektore herrikoi zabalak lotzeko tresna gisa ikusi behar dugu. . Nazioarteko Laguntza Gorriak elkartsuna ez du antolatuko eta bideratuko mugimendu herrikoiaren lotzaile eta errepresioaren adarra izanez baizik. Alabaina, Nazioarteko Laguntza Gorria ihardokitzearekin elkartasuna antolatuz eta bideratuz baizik ez da bere politika salaketa ahalmena erakusteko gai izanen ; horrela baizik ez du dugun errepresioaren aurkako borroka bateratuak sentsu bat hartuko : alderdikeri antzuak eta herbalduak bazterrera utziz, ikusmoldeak argituz eta nazioarte mailan aritzeko gaitasuna erakutsiz eta hori guzia, molde antolatuan.
Preso politikoek izugarriko papera dute edozein elkartasun mugimendutan. Ez ditugu biktima bezala erakutsiz eta haien egoera deitoratuz erabili behar; ez dira kontutan hartzen ez dituztenentzat, eta, ez haiengandik ere kartsutasun gai bilakatu behar. Preso politikoei, bai mugimenduan, bai karrikan bere ahotsa entzunarazteko ahala sartzen da gure eginbeharretan.
Gai politiko gisa, presoek beren eginbehar militanteakbetetzen segitzen dute. Haien askatasuna aldarikatzea eta lortzea, presondegietatik ateraraztea, gure lehentasunezko betebeharretan da. Ber gisan, inportantea da karrika eta presondegien arteko harremana errextea. Beste edozeinen gisara, presoak ere behar du eztabaida politikoan parte hartu eta parte hartze hau segurtatu behar diogu.
Gogoan izan behar dugu preso diren militante iraultzaileen « preso politiko » egoera eta Estatuek egoera hau onar dezaten lortu behar dugu. Borroka politikoaren parte bat da.
Erakunde independiente eta demokratikoa gara
.
Erakundeaz ari garelarik, gureak bezalako mugimendu baten ezaugarri propioetaz konziente gara. Ez du ez zentralizatua, ezta burokratikoa izan behar baizik eta alderantziz : zabala, emendakin desberdinak egin nahi dituen edozeini idekia. Nazioarteko Laguntza Gorriak ideologia desberdinetako jendea bildu behar du, inongo desberdintasunik gabe gobernumoldeak independentista den edozein mugimendu politiko edo sozial atakatzen baitu : indépendentistak, libertarioak, Komunistak, autonomoak, bakezaleak, etc. Denok sustengua behar dute eta hauek defendatuak izateko gunea izan behar du. Ageri da hauen artean desberdintasunak badirela baina batzen gaituena sakonago da : Deusestatu nahi ditugun Estatu faxisten kontra borrokatzen dugu.
Mugimendu guziok -gu barne- borroka beraren parte gara. Orduan, honen defentsan sartu behar dugu eta iniziatiba guzien partaide izan behar dugu.
Nazioarteko Laguntza Gorria ez da nehori lotua, berari baizik. Horrelako ezaugarriak dituen erakundean barne demokrazia da nagusi. Erabakiak elgarrekin antolatzen ditugun bilkuretan eta batzarretan hartzen dira. Gune horietan eztabaidatu behar da eta erabakiak hartu, demokratikoki inoren eskusartzerik onartu gabe.
Gure indarra gure independentzia izanen da ; ahantzi gabe, Estatu faxistaren aintzinean, independentzia ezinbestekoa izanen dela. Ez gara modan diren GKE bat bihurtuko. Hauek borrokatzen ari direla erraten badute ere, manipulatzen eta menperatzen dituen estatu faxistaren dirulaguntzei esker bizi dira. Gure independentziaz segur izateko ez dugu inongo dirulaguntzarik onartzen.
Baina, demokraziarik zabalena ez da tokiko nahiz eskualdeko edo erakunde nazionalen arteko batasuna eta koordinaketa hurbilaren etsaia. Hortarako, -ber ildotik aritzeko eta ber helburuak lortzeko- lana koordinatuko, antolakuntza garatuko eta gure agiriak hedatuko dituen komite baten osatzea ezinbestekoa da.
Militante taldea gara, ez humanitarioa. Gure elkartasuna politikoa da, azkenean menperatuak defenditzen baititugu eta -haien bitartez- bakoitzaren borroka. Gizon eta emazte menperatuekilako harremanak ez dira norberarekilakoak -bestela lagunak, auzoak edo lankideak gintezke-. Haiek ordezkatzen dutena, haien aktibitatiea, engaiamendua eta borroka praktika eta konzientearen defenditzen saiatzen gara.
Erakunde bateratu bat gara. Horrek ez du erran nahi beste kolektibo eta sektore andanak bildu nahi ditugula, baizik eta errepresioaren kontrako borroka adro bateratu gisa ikustea ; honetan , eskuz esku, elkartuko dira faxismoaren eta inperialsmoaren kontrako ikuspegia duten sektore herrikoi eta iraultzaileak.
Ildo horretan, iniziatibaren bidea hartu behar dugu, errepresioaren kontra ari diren sektoreen artean eztabaida zabala idekitzeko, indarrak biltzeko eta elkartasuna azkartzeko ditugun proposamenak aurkezteko.
Nazioarteko erakundea
.
Proposatzen dugun erakunde honen beharra, indar handiek, munduaren beste banaketa proposatzeko erabiltzen duten indarkeriatik ere datorkigu. Ez da hain aspaldi, komunikabide frenteek sinetsarazi nahi zigutela Sobietar batasuna eta sozialista multzoaren desagerpenarekin gerla hotza bukatua zela eta kapitalismoa irabazle : izugarriko erosotasun, askatasun eta demokrazia paradisua zela.
Geroztik, 12 urte iragan dira eta bapatean krisia ekonomikoak langileak erasotzen ditu : kanporaketa masiboak, lanaren prekaritatea, sarien apaltzea, lan eguneko ordutegien emendatzea...Kapitalismoaren zauriak gaizkondu dira eta oraindik txartuko dira burgesiak, armamendua eta gerlak ordaintzeko, zauri horiek indartuko dituenean.
Gerlarako ikuspegi honek plano militaristen kontrakoenganako etengabeko errepresioa dakar. Eta baita ere faxismoaren aurkakoen komunisten, anarkisten, patrioten, inperialismoaren kontrakoen presondegiratzea ; funtsean, belaunikatzen eta kapitalaren legeak eta Estatuen faxismoa onartzen ez duen edozein jende, kolektibo, erakunde eta alderdi edota gosetea, errepresioa, miseria eta munduan haien egin moldeak dakarren hiltzea jasaten ez dutenak
Inperialismoak ez du inongo dizidentziark onartzen ahal. -eta hori Estatuak gataskan ari direlarik munduaren beste banaketa mota batentzat etengabeko krisiatik ateratzen denarekin – neurri politiko errepresiboz, polizialez , kontrako informazio ideologikoz eta psikologikoz betetzen du bere armategia.- molde honetan dena neutralizatu nahi du -eta lortzen ez badu, langile mugimendua eta mugimendu herrikoiak eta beraz erakunde borrokalarienak eta aintzindariak eta hori munduko edozein tokitan.
Armadaren bidez eramaten den erreprezsoak mugak gainditzen dituelarik eta hau Estatu kapitalisten politkaren bizkar hezurra bilakatzen delarik, guk ere, faxismoaren kontrakoek, inperialismoaren kontrakoek, anarkistek, komunistek eta orokorrean langile, ikasle, jakintsu eta artistek – bakoitzaren konzitentziaren arabera- aurre egiteko nazioarte mailan antolatu behar dugu.
SRI nazioartekoa da batez ere. Nazioartekotasun hori azkarra eta emankorra izan dadin, herri bakoitzaren lanean sustraitua eta oinarritua izan behar da. Hortarko, herri bakoitzean, antolakuntza eta salaketa lan zabala eraman behar da. Egiazko mugimendu politikoa izan nahi badu, ez da aski nahi ez duguna salatzea eta kritikatzea ; gure helburuari begira, alternatiba bat eta programa bat eskaini behar dugu. Programa horrek eskubide eta askatasun demokratikoen defenditzen eta berreskuratzen lagundu behar gaitu eta ekarpen guziak onartzen ditugu. Horrela baizik ez dugu gaur egun den elkartasun zabal hori bateratuko.
Eztabaidarako eta onarpenerako proposatzen dugun programa hauxe da:
1- Gerla inperialistaren kontrako neurriakEstatuen gerlarako prestakuntza guziak bertan behera uztea. OTAN eta beste edozein bloke militar erasotzaileetarik ateratzea. Bakea defentdatzea armak baztertzea eta munduko populu guzien arteko adiskidetasuna. Inperialismoaren kontrako borroken arteko elkartasuna eta arrazoi horretarako errepresioa jasaten dutenen defentsa. Gerlako hiltzaileen zigor adierazgarria. Europolen desegitea eta europako eremu poliziala eta auzitegietakoen desegitea.
2- Errepresioaren kontrako neurriakPreso politiko guzientzat Amnistia osoa. Arazo sozialengatik preso direnentzat : zigor ezabaketa zabala. FIES gobernumoldearen eta presondegietako bakardadearen ezeztatzea. Herritar sekuritate legearen, bideo zainketaren eta beste lege berezien deuseztatzea, Espainiako audientzia nazional eta salbuespen auzitegien, auzitegi militarren eta talde errepresiboen desegitea ; ildo beretik torturatzaileen, gerla zikinean inplikatuak diren pertsonen eta Estatuen ardurak iragazketa. Talde eta komunikabide faxisten eta arrazisten debekatzea.
3- Eskubide demokratikoakMenperatuak diren nazio eta populu guzien autodeterminazio eskubidea. Adierazpen, biltzar, elkartze eta manifestatzeko askatasuna inongo aintzin baimenik gabe. Inperialismoaren eta kapitalismoaren kontra eramandako borrokaren ondorioz errepresioa jasaten dutenentzat aterbetze eta babeste eskubidea. Langile etorkinentzat herritartasun eskubide osoa.
4- Sozial eskubideakLangabezia arrunt baztertzea, prekaritatea debekatzea eta lan eguna murriztea. Gizon eta emazte langileen parekotasuna. Laguntza langabe guzientzat. Aterbe egokia eta merkea. Abandonatuak diren etxe edo lurren okupatzeko eskubidea. Erabiltzeko egoitzak kittorik gazteriarentzat. Hezkuntza demokratikoa eta urririk denentzat, LOUren baztertzea. Hezkuntza pribatua eta elizatarraren deuseztatzea. Eliza eta estatuen arteko bereizketa, errelisioari lotutakoari dirulaguntza debekatzea. Kultoaren kontzientzia eta praktika askea, inongo diskriminaziorik gabe.
2002ko ekaina. 2010eko ABUZTUA. Ipar euskal herria-occitàniako nazioarteko laguntza gorria komitea: euskeraz argitaratua.
[1] Hurbiletik zaindutako presoa : FIES.
[2] Errepresioaren eta terrorismoaren kontrako legeak.
[3] Espainako salbuespen auzitegia, frankismo garaiko « orden publikoko auzitegia »ren ondorengoa.
[4] Unibersitatearen antolakuntza legea. Loi d’Organisation Universitaire.