Hiru komunista katalanen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko Bizkaiako komunistek
Carlos Palomino gazte antifaxistaren hilketa salatzeko manifestazio osteko liskarrak eragin izana leporatzen zaie hiru komunista katalanei eta honen aurka bihar, abenduak 1, elkarretaratzea burutuko da 20:00etan Bilboko Unamuno plazan.
Bizkaiko Gazte Komunisten Kolektiboaren oharra:
PCPE eta CJC-en 3 militantek epaituak izango dira dira bihar, abenduaren 1ean. Fiskaltzak 3 urte eta 10 hilabete bana eskatzen die.
Honen jatorria Madrilen Carlos Palomino gazte antifaxistaren hilketa salatzeko Bartzelonan 2007ko azaroaren 14an deituriko manifestazioan bilatu behar dugu. Manifestazio hau liskarrekin amaitu zen eta 3 militante hauei liskar horien antolaketa leporatzen diete.
PCPE-k muntai policial hutsa dela salatzen du, inolako frogarik gabe, antolamendu komunista desmobilizatzeko asmoan, baita mugimendu antifaxista oro har ere.
Gazte Komunisten Kolektiboak eta Euskal Komunistak bihar gaueko 20.00-retan Bilboko Unamuno plazan elkarrataratzea burutuko dugu, auzipetutako 3 komunisten absoluzioa eskatzeko eta sostengua adierazteko.