Bost lagun atxilotu ditu Polizia espainiarrak Iruñerrian greba orokorrarengatik
Ander Bayano, Saul Arangibel, Fermin Martinez Lakuntza "Txote", Ivan Garcia eta adin txikiko bat atxilotu ditu gaur Polizia espainolak Iruñerrian. Mobilizazioak deitu dituzte gaur arratsalderako.
Martxoaren 29ko greba orokorrean kale istiluak eragitea eta lan egiteko eskubidea urratzea leporatzen die Polizia espainolak gaur Iruñerrian atxilotutako bost lagunei.
"Ateak ireki" webguneak ezagutzera eman duenez, Ander Bayano barañaindarra, Saul Arangibel eta Fermin Martinez Lakuntza "Txote" antsoaindarrak eta adin txikiko bat dira goizean atxilotuak.
Eguerdian, berriz, Iruñeko Jarauta kalean Ivan Garcia atxilotu dutela jakinarazi dute.
Saul Arangibel LAB sindikatuko Zerbitzuetako arduraduna da.
Ildo horretan, mobilizazioak deitu dituzte atxiloketak salatzeko. Arratsaldeko 19.00etan elkarretaratzea egingo dute Iruñean, Polizia espainolak Chinchilla kalean duen komisaldegiaren aurrean eta bihar eguerdian Gobernu espainolaren egoitzan.
Joan den apirilaren 19an beste 14 lagun atxilotu zituzten martxoko greba orokorrarengatik. Martxoaren 29an bertan beste hainbat lagun atzeman zituen, eta ondoren LABeko beste bi kide eta Lizarrako bi gazte. Guztira, gaurkoekin, 35 pertsona atxilotu dituzte grebaren karira.
Fuente: http://gara.net/azkenak/05/338488/eu/Bost-lagun-atxilotu-ditu-Polizia-espainiarrak-Irunerrian-greba-orokorrarengatik
Noticia en castellano:
Ya son cinco las personas detenidas en Iruñerria por la huelga general
La policía española ha detenido esta mañana a cinco personas, una de ellas menor de edad. Están acusados de desórdenes públicos y vulneración del derecho al trabajo y se encuentran en la comisaría de la calle Chinchilla.
Movilizaciones
Ante estas detenciones se han organizado varias movilizaciones: hoy a las 19 horas delante de la comisaría de la Policía Nacional y mañana a las 12 en la Delegación del Gobierno.
En la UPNA también habrá hoy a las 15 horas una concentración en solidaridad con los detenidos. Será frente a la biblioteca, convocada por Asamblea Libertaria, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu y estudiantes independientes.
Ainhoa Etxaide en Infozazpi irratia: "Con las detenciones quieren criminalizar aún más la movilización social"
Fuente: http://www.ateakireki.com/2012/05/otras-dos-personas-detenidas-en.html