Foro Comunista

¿Quieres reaccionar a este mensaje? Regístrate en el foro con unos pocos clics o inicia sesión para continuar.

    Kimetz - Zer gertatzen ari da Euskal Herrian?

    komunistabertzale
    komunistabertzale
    Novato/a rojo/a
    Novato/a rojo/a

    Cantidad de envíos : 1
    Reputación : 3
    Fecha de inscripción : 24/01/2013

    Kimetz - Zer gertatzen ari da Euskal Herrian? Empty Kimetz - Zer gertatzen ari da Euskal Herrian?

    Mensaje por komunistabertzale Miér Ene 30, 2013 4:23 pm

    Ados honekin?

    Kapitalismo basatiaren erasoek gero eta gogorrago astintzen dute euskal langileriaren egoera larria eta honetaz gain, etengabeko eskubide nazionalaren, politikoen eta oinarrizko eskubide sozialen ukapena, asimilazio kulturala, kartzela-zigorrak, torturak eta dispertsioa gehitu behar zaio. Zoritxarrez, espainiar eta frantses estatu inperialisten aurkako borrokak nahiz eta mende erdi baino gehiago iragan, Euskal Herrian gatazka armatuari hasiera eman zioten arrazoiak ez dira inondik inora konpondu. Errealitate hau guztia ahaztu eta ezkutatu nahian, Ezker Abertzale Berria bake eta demokraziazko etengabeko mezu faltsuak erabiltzen hasia da, eta noski, honek Erregimen Frankistaren oinordekoa den Parlamentu eta Alderdien Legeak babestea dakar.

    Errealitate honen aurrean Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua sekulako gabeziekin aurkitzen da, bai organikoki, zein ideologikoki. Nahiz eta desideologizazioa aurretik etortzea Ezker Abertzale Berria izan da klaudikazio ideologikoa eta sistemaren aurkako borroka guztiaren likidazioa bultzatu eta burutu duena. Mugimenduaren barnean izandako nazionalismo burgesaren indarketak eta jarrera iraultzaileen ukazioak mugimendu abertzale osoaren etengabeko desideologizazioa suposatu dute, eta egoera honek, kide eta militanteak fase berri honetara bultzatuak izatera suposatu egin du. Independentziaren aldarrikapenera atxikitzea Sozialismoak duen eduki iraultzailea alde batera utziz.

    Esandako guztiaren argibidea Ezker Abertzale Berriaren estrategia berrian ikusten da. Estatuak inposatutako arauak onartzearen alde, alderdien legea onartzearen alde eta inperialismo espainolak inposatutako marko legalen barnean parte hartzeak nabarian uzten du esandakoa. Bere intentzioa Euskal Herria “iraultzara” bideratzea besterik ez da, soilik bide baketsuak erabiliz eta frankismoaren oinordekoak diren instituzio burgesetan parte hartuz. Estrategia erreformista eta oportunista honek guzti hau bultzatzen du: Soilik instituzioetan eta desobedientzia zibilean oinarritutako borroka , alderdi burges eta erreformisten arteko aliantza, Europar Batasunaren barnean Euskal Herri “aske” baten ametsa bultzatzea, gatazkaren benetako konponbidea ukatzea, biktima guztien parekotasuna eta azkenik XXI. mendeko sozialismoa besarkatuz, independentzia faltsua bultzatzea.

    Gaur egun, nahiz eta bizi izandako guztia eta gure herriak bizi izan dituen traizioak buruan izanik, Euskadiko Ezkerra eta Aralar bezalakoak, batzuk ez dira nekatzen eta iraganeko formulak errepikatzea erabaki dute, nahiz eta formula hauek etsaiaren lerroetara pasatzeko metamorfosia suposatzea. Badirudi iraganean burututako akatsetatik ikastea ez dutela nahi.

    Nola burutu daiteke soilik borroka demokratiko bat demokrazia existitzen ez denean? Nola egin daiteke aurre estatuaren biolentziari? Nola izan daiteke Euskal Herria libre Europar Batasunean eta kapitalismoaren menpean? Nola burutuko da bakea antagonikoak diren klaseetan zatituta dagoen gizarte batean?Nola ematen da adiskidetze hori zapaltzaileen eta zapalduen artean? Eta azkenik, ideien ukaziora eta ondorio erreformistetara heltzeko, beharrezkoa izan ohi da hainbesteko sufrimendua?

    Estatu modernoei buruz hitz egitea, Ezker Abertzale Berriari gustatzen zaion bezala, Europar Batasunean kokatuz eta “Sozialismo identitario” edota “XXI. Mendeko Sozialismoan” oinarrituz, oraindik definitu gabekoa, baina malgua, noski, guziontzako proiektua izan behar delako, gezur hutsa besterik ez da. Holako sozialismoak subjektu iraultzailea den langile klasea ukatzen du eta bide iraultzaileak erabiliz botere hartzeari uko egiten dio, klaseen arteko adiskidetzea bultzatuz. Bitarteko faseak onartzea, hau da, estatu moderno independente baten alde borrokatzea eta Euskal Herriko sozialismoaren eraikuntza gerorako uztea, euskal burgesiaren interesen aurrean amore ematea da. Arazo nazionala iraultza sozialistan existitzen diren arazoetariko bat da, beraz, klase borrokatik disolbaezina. Langile klasearen programan ezin daiteke egon marko inperialistan kokatutako euskal estatu baten eraikuntza. Klase borroka izan behar da herri hau osatzen duten langile eta herri sektoreen programa. Soilik independentzia lortzea, Txabi Etxebarrietak zioen moduan, nazionalismo baldarra, Euskal Estatu Modernoaren maximalismoa Europako Ekonomia Erkidegoaren barnean, Estatuaren monopolioaren barneko mugan eta inperialismo genozidaren parametroen barnean, ez da demokraziaren sinonimoa edo behintzat ez da langileen eta herri sektoreen demokrazia. Independentzia eta Sozialismoa txanpon bereko bi aurpegiak dira, kapitalismo, patriarkatu, inperialismo eta ekoizpen bideek dituzten burgesien interesen aurkako borroka izan behar da, boterea haien eskutik kentzeko borroka eta haiek klase bezala desagertzea.

    Independentzia eta Sozialismorako bidean borroka instituzionala eta demokratikoa eta adiskidetzea eta gatazkaren konponbidea bide bakarrak direla uztea, estatuaren kontzeptua eta kapitalismoaren logika ez ulertzea da. Estatua klaseen arteko dominazio tresna bat da, haien arteko bateraezineko izaera duten klase antagonikoetatik jaioa, eta hau aldi berean, jabetza pribatuaren existentziaren emaitza da. Euren bake soziala mantendu ahal izateko eta langile klasearen edozeinezko aspirazio iraultzailea erreprimitzeko poliziaren eta ejertzitoaren sorkuntza beharrezkoa izan da, hau da, klase zapaltzailearen dominazioa mantentzeko.

    Gure Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko estatu burgesa suntsitzea beharrezkoa da eta hau inoiz ez da posible izango bide instituzionalen bitartez. Burgesia ez da hain ergela, berak inposatu ditu jokoaren arauak eta legeak, beraz, ez du langile klasearen haien pribilegioak kentzeko ahalbidetuko duen bidea irekiko. Beraz, Ezker Abertzale Berria galduta dabil edo dominazio sistemaren beste elementu batean bilakatzeko panorama politikoan etsi-etsian leku baten bila dabil. Aldi berean, adiskidetzeari buruz hitz egitea gure herriak pairatu duena eta sistemaren aurkako borroka guztia pikutara bidaltzea da, ezin daiteke inola ere jarrera iraultzaile baten ikuspuntutik klaseen arteko adiskidetzea bultzatzen dituzten ekimenak babestu, azken finean, zapalduen eta zapaltzaileen arteko adiskidetzea. Zauriak osatzeari buruz hitz egitea miseria guztiaren jatorria aipatu gabe, produkzio bideen jabetza pribatua, demagogia hutsa da.

      Fecha y hora actual: Dom Nov 24, 2024 3:41 pm