Información del BERRIA: http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-25/018/001/errusiako_presidentegai_izango_da_berriz_vladimir_putin.htm
Errusiako presidentegai izango da berriz Vladimir Putin
Lehen ministroak, berriro auzkezteko debekua amaituta, ez du Medvedeven beharrik izango gobernatzeko
Mikel Rodriguez
Errusia Batua alderdiaren kongresuko mintzagai nagusia ez da izan zein indarrek itzal egin ahalko dion, kongresuaren egutegian iragarri zuten bezala, baizik eta Vladimir Putin berriz ere heldu den urteko bozetarako presidentegai izango den. Azkenean argitu dute, eta espero zena baieztatu: Putin izango da, ezustekorik gertatzen ez bada, Errusiako hurrengo presidentea, eta Dmitri Medvedev egungo presidentea Legebiltzarrerako zerrendaburua.
Putin 2008an presidentetzara bigarren aldiz jarraian aurkeztu ezin zenez, Medvedev babestu zuen gobernuburu izateko, eta hainbat analistak diote aurkariek Putinen txotxongilotzat aurkeztu zuten arren Medvedev indartuz joan dela, eta Putini aurre egin nahi izan diola. Alferrik, ordea. Lilia Xevtsova analistak dioenez, «soilik errusiarren %14 uste dute Medvedev dela benetako presidentea; Putinek jarraitzen duela Errusiako agintaria izaten».
Errusia Batuaren kongresua atzo amaitu zen, garaipen giroan, buruzagi sendoaren izendapenaz gain, boterea kolokan paratuko dion indarrik ez duelako ikusten. «Gaur egun ez dago alderdirik boterea eskuratu dezakeena herrialdeari hondamendia sortu gabe, geurea izan ezik», erran zuen Dumako presidente Boris Grizlovek.
Abenduaren 4an izanen dira Errusian parlamentua (Duma) osatzeko hauteskundeak, eta 2012ko martxoan, berriz, presidentea hautatzekoak. Oposizioa Errusia Batuarekin lehiatzeko indarrik gabe dago, hein handi batean gobernuak ezartzen duen kontrolagatik, eta, oposizioaren arabera, demokrazia ez errespetatzeagatik. Azken asteetan Errusiako hainbat pertsona ezagunek egoera salatu dute. Adibidez, Juri Luzhkov Moskuko alkate ohiak. «Errusiako alderdi guztiak agintearen txotxongiloak dira. Soilik Alderdi Komunistak aurre egiten dio, baina arrakastarik gabe».
Luzhkov ez da, gainera, Alderdi Komunistako kidea, inondik ere ez. Putinen alderdikidea zen iaz arte. Medvedeven lidergoa zalantzan paratu zuen, eta presidenteak kargutik kendu zuen dekretu bidez, konfiantza galera legezko formula erabiliz.
Aurkaririk ez
Errusia Batuak, estatu aparatuak eta hedabideak kontrolatzeaz gain, hauteskunde sistema ere neurrira egina du. Parlamentuan sartzeko, botoen %5 gainditu beharra dago, eta bozetan bi alderdi edo gehiago elkarrekin joatea debekatzen du legediak. 2007ko bozetan, Errusia Batuaz gain, soilik hiru alderdik gainditu zuten botoen %5. Horietan, Alderdi Komunistak lortu zuen gehien: %11,5, Errusia Batuaren %64tik urruti.
Parlamentuko laugarren alderdiak, Bidezko Errusiak, egoera iraultzeko proposamena egin die komunistei. «Aliantza» bat proposatu die, baina elkarrekin aurkeztu gabe, legea ez hausteko. Alderdi Komunista, ordea, aztertuko duela erran arren, hagitz eszeptiko agertu da. Izan ere, Bidezko Errusiak, bere burua ezkerrekotzat duen arren, hainbat kontraesan ditu. Nabarmenena, azken urteetan Errusia Batuarekin izan duen elkarlana. Botere esparruak ere lortu zituen aliantza horren bidez; Senatukoa, adibidez. Putinen alderdiarekiko elkarlan horren ondorioz, baina, Bidezko Errusiak jarraitzaileak galdu ditu, eta, horren ondorioz, baita estatuko hainbat erakundetan zuen boterea ere.
Alderdi Komunistako idazkari nagusi Genadi Ziuganovek baldintza argi bat paratu dio Bidezko Errusiaren proposamenari: Errusia Batuarekin aliantza eten, eta baliabide naturalen eta industria eta ekonomiaren sektore estrategikoak nazionalizatzeari buruz erreferendum bat egiteko duen iritzia argitzea.
Legeak fronteak osatzea debekatu arren, duela hilabete batzuetatik Putin Errusia Guztirako Herri Frontea prestatzen ari da. Diskurtso nazionalista duten indarrak bildu nahi ditu, baina guztiak Errusia Batuaren zerrendan aurkeztu beharko lukete, aipatutako legea ez urratzeko. Rodina alderdi xenofoboak baiezkoa eman dio aste honetan bertan. Bozetatik harago, baina, enpresariak eta bertzelako elkarteak bildu nahi ditu Putinek frontean.
Como está bastante interesante os hago un breve resumen:
a) Que el Congreso de Rusia Unida ha oficializado que Putin será candidato a presidente en las siguientes eleccones presidenciales (marzo de 2012). Dicen que los militantes de Rusia Unida han discutido más sobre este supuesto que sobre la competencia de otros partidos
b) Que Dimitri Medvedev será cabeza de lista para las elecciones legislativas del 4 de diciembre (lo que presupone que será el siguiente primer ministro, esto es, un cambio de puestos entre Putin y Medvedev). Citan a la analista Lidia Shevtsova que dice que sólo un 14% de los rusos piensa que Medvedev es el verdadero presidente de Rusia. Aún así, muchos analistas coinciden que Medvedev no ha sido un mero títere de Putin, sino que ha intentado crear su propio espacio.
c) Boris Grizlov, dirigente de Rusia Unida ha dicho que en Rusia no hay otro partido aparte de Rusia Unida que garantice a Rusia salvarse de la catástrofe.
d) Que Rusia Unida no tienen ninguna compatencia ya que los otros partidos no pueden hacer nada. Dicen que Rusia Unida controla todos los resortes del poder y medios de comunicación y que la ley electoral está hech a su medida (para entrar en el arlamento hace falta el 5% de los votos y que la ley prohíbe coaliciones entre dos o más partidos). Citan declaraciones de Yuri Luzhkov, ex-alcalde de Moscú, que va más lejos y dicen que "todos los demás partidos son títeres de Rusia Unida, salvo el Partido Comunista, que intenta hacer frente, pero no puede" (aclaran seguidamente que Luzhkov no es ni comunista ni simpatizante de ellos, sino que fue del partido de Putin hasta el año pasado). Dicen que Rusia Unida sacó el 64% de los votos y el PCFR el 11,5%.
e) Que el partido Rusia Justa ha propuesto una "alianza" a los comunistas (ya que no se puede hacer una coalición). El Partido Comunista se muestra escéptico ante esa alianza, porque Rusia Justa ha estado muy cerca de Rusia Unida los últimos años. Guennadi Ziuganov, líder del PCFR ha puesto como condiciones a la alianza que rompan con Rusia Unida y que acepten la convocatoria de un referéndum para la nacionalización de los hidrocarburos y otros sectores estratégicos.
f) Que pese a que la ley no permite coaliciones, Rusia Unida está preparando un Frente Popular Panruso, pero no como coalición, sino que los miembros de otras organizaciones del frente se presenten todos en la lista de Rusia Unida. Dicen que Putin espera que organizaciones empresariales se unan a ese frente y también dicen que el partido "xenófocbo" (lo dice el periodista) Rodina (Patria) ha anunciado que se une a ese frente.
Un saludo